Gastronomia lehiaketan 45 talde ari dira

Santa Anastasia jaietan bete-betean sartu dira urretxuarrak. Gaurkoa, lehiaketen eguna dela esan liteke; xake lehiaketa egin dute arratsaldean, eta sukaldaritzakoa ari dira orain egiten. Gastronomia Lehiaketak 43. edizioa du aurten,

Santa Anastasia jaietan bete-betean sartu dira urretxuarrak. Gaurkoa, lehiaketen eguna dela esan liteke; xake lehiaketa egin dute arratsaldean, eta sukaldaritzakoa ari dira orain egiten. Gastronomia Lehiaketak 43. edizioa du aurten, eta 45 taldek eman dute izena. Denek ere, txipiroiak tintan prestatu beharko dituzte. Kuadrilla, elkarte nahiz kultur taldeetako jendea ari da parte hartzen. Helduenarekin batera, haurren txanda ere izango da, Txiki Chef lehia ospatzen hasiak izango baitira garai honetan.

Egitarauak txistularien kalejira eta alardearekin jarraituko du gero. Gastronomia lehiaketako sariak ere gauean banatuko dituzte. Eta musika zaleentzat, kontzertu aukera zabala izango da:

  • Txistulariak eta dantzariak, arratsaldeko entseguan.

    Txistulariak eta dantzariak, entseguan.

    18:30. Jolas zoro musikatuak. Areizaga-Kalebarrenen.

  • 19:00. Txistularien kalejira.
  • 19:30. Txistularien Alardea, Iparragirre plazan.
  • 21:00. Gastronomia lehiaketako sari banaketa, Gernikako Arbola plazan.
  • 22:30. Kontzertuak txosnetan: Bake Faltsua, Bellako, Nogen eta Yogurinha Borova
  • 23:00. Kontzertua: Doctor Deseo, Gernikako Arbola plazan.
IMG_7683 IMG_7686 IMG_7692 IMG_7694 IMG_7696 IMG_7698 IMG_7700 IMG_7702 IMG_7704 IMG_7707

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa