Europako Auzitegiak ez du presoen zigorren murriztearen alde egin
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak presoen zigorrak luzatu edo murriztearen inguruko epaia eman zuen. Horren arabera, Frantzian betetako zigorra Espainian ez kontatzeko hartutako erabakiak ez du Giza Eskubideen Europako Hitzarmena betetzen. Euskal pre...
Santi Arrospide, Alberto Plazaola eta Francisco Mujika presoen defentsa daramaten Iker Urbina eta Ainhoa Ziluaga abokatuek harriduraz hartu dute Estrasburgoko erabakia, beste aurrekari batzuk ikusita, zigorrak murriztearen aldeko epaia espero baitzuten.
Sententziak, beste 40 bat presoren kasuetan izan dezake eragina, tartean, Rufino Arriaga ordiziarraren kasuan.