Herritarren iritziak jasoko ditu EH Bilduk etorkizuna irudikatzeko
Ordizia barrutik hazteko helburuarekin, O 2040 etorkizuneko Ordizia irudikatzeko prozesua jarri du abian herriko EH Bilduk. Atzo egin zuten lehenengo geldialdia Altamira auzoan, auzorako igogailuaren proposamena aurkeztuz. Alabaina, helburua ordiziarre...
Herriko auzo desberdinetan egingo du geldialdia EH Bilduko Adur Ezenarro alkategaiak, eta herritarrek ekarpenak egin ahalko dituzte.
Hurrengoak non eta noiz
Sei egunetan, auzo desberdinetan egingo dute ekimen hau. Atzo egin zuten lehena, eta ondorengoak dira hurrengo datak, toki eta ordutegiak: ostegunean, azaroaren 22an, Buztuntza auzoan 19:00etan Urdaneta ikastetxean; datorren astean, asteartean, hilaren 27an, Urdaneta-Eskarabilan; eta ostegunean, hi- laren 29an, Erdialdean. Azkeneko bi saioak abenduan egingo dituzte, 11an San Joanen eta 13an Majori-Otegienean, hain zuzen ere. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira












