EH Bilduk barne hauteskundeak egingo ditu alkategaia aukeratzeko
Legazpiko EH Bilduk datozen udal hauteskundeetara aurkeztuko duen alkategaia aukeratzeko barne hauteskundeak antolatu ditu. Hala adostu zuten abenduaren 11n egindako herri batzarrean. Prozesuaren gardentasuna eta garapen egokia bermatzeko sei lagunez o...
Boto emaileen errolda modu boluntarioan izena emango duten 18 urtetik gorako legazpiarrekin osatuko dute. Dagoeneko ireki dute izena emateko epea, webgune bidez egin daiteke: elkarrekin.ehbildu.eus.
Hiru hitzaldi antolatu dituzte barne hauteskundeen prozesua azaltzeko. Gaur da aurrenekoa, Domingo Agirre ikastetxean, 19:00etan.












