Martxoari dagokion udalbatza egingo dute gaur Ordizian
ORDIZIA // Martxoari dagokion udalbatza egingo dute gaur arratsaldean udal ordezkariek. Mahai gainean, hainbat gai jarri dituzte: suhiltzaile parkeko lursaila, eta Ordiziako Udalaren eta Iturtxobideako jabekideen artean egindako hirigintza hitzarmena izango dituzte hizpide. Herritarrentzat irekia da udalbatza eta 19:00etan hasiko da













