Mundua ezagutzen Eramus Plusekin
Erasmus Plus proiektuaren barruan dago Ordiziako Jakintza ikastola eta aste honetan, egitasmo horren barruan dauden beste hiru ikastetxeren bisita izan dute. Polonia, Grezia eta Turkiatik etorri dira ikasleak, eta asteartera arte Goierrin egongo dira. Atzo, udaletxean harrera egin zieten eta D’elikatuz zentrora egin zuten bisita. Gaur, Basque Culinary Centre eta Donostia bisitatuko dituzte.













