Play-offak jokatuko ditu Ampo Ordiziak, laugarren postua ziurtatu eta gero
Errugbiko Heineken Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, Ampo Ordiziak sailkapen nagusiko laugarren postuari eutsi dio asteburuan Alacanteko La Vila taldeari 35 eta 28 irabazi eta gero. Honi Bartzelonak eskuratutako garaipena batuta, Ampoko zaletuei play-offetako final laurdenetako partida etxean ikusteko aukera emango die. Oraindik aurkaria zein talde izango den jakitea falta da. Bartzelona, Aparejadores Burgos eta UE Santboiana dira sailkapeneko bosgarren eta seigarren postuetan borrokan daudenak.
Liga amaitzear dago eta antzeman zen Altamiran. La Vilakoak puntuak gehitzera etorri ziren eta ordiziarrek gogotik bota zuten izerdia garaipena lortzeko. Baina baita lortu ere, eta horrekin batera ziurtatuta dute play-offak jokatzeko laugarren postua.
Erbinarrak txapeldun
Bestalde, Amaia eta Lide Erbina ahizpa ordiziarrek Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketa irabazi zuten larunbatean, Herbehereetako taldeari 54-0 irabazita. Madrilgo El Central estadioan jokatu zuten finala eta 9.000 lagun elkartu ziren.













