'Flipped classroom' metodologia abian Goierri Eskolan
ORDIZIA // Goierri Eskolak Flipped classroom izenarekin ezagutzen den metodologia jarri du abian batxilergo zientifikoan. Buelta emandako ikasgela gisa itzul daiteke kontzeptua. Erakusteko eta ikasteko modu berri bat eskaintzen du. Ikasleek eduki teorikoa online dute eta edozein momentutan eskuratu dezakete. Metodologia honek ikasleen motibazioa suspertzen, autonomia indartzen eta interakzioa eta inplikazioa areagotzen laguntzen duelakoan daude ikasleak eta irakasleak.













