Pentsio duinen alde mobilizazioak datozen egunetan
ORDIZIA // Adinekoen Elkarteen Plataformak eta Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduakpentsio publiko duinen alde iganderako, hilak 13, antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin diote Goierriko Pentsionistek gizarte osoari. Udaletxe ingurutik abiatuko da 17:00etan. Bestetik, elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenerako, hilak 15, Ordiziako Plaza Nagusian, 11:00etan.













