OREk finalerdietako partidara joateko autobusa antolatu du
ORDIZIA // Ampo Ordiziak final-erdietako kanporaketa jokatuko du larunbatean El Salvadorren aurka, eta OREk, autobusa antolatu du, Valladolidera joateko. Ordiziako Zuhaiztitik 09:00etan aterako dira. Eguneko prezioa, autobusa, bazkaria eta sarrrera barne, 45 eurokoa da (16 urtez azpikoek 33 euro). Joatea nahi duenak info@ordiziarugby.eus helbidera idatzi behar du, ahalik eta azkarren, norbere datuak eta plaza kopurua zehaztuta.













