Taldean eta ilusioz hasi du kanpaina EH Bilduk
Ordiziako EH Bilduk ekitaldi jendetsu batekin eman dio hasiera udal hauteskundeetarako kanpainari. Adur Ezenarro buru dela, hautagai talde osoa aurkeztu dute, herriko plazan. Aitzindari izan dituen alderdikideei aitortza egin die Ezenarrok, eta «oso gustura» agertu zen, «talde zoragarria» osatu dutelako.













