Ordiziako maratoian izena emateko epea zabalik dago
ORDIZIA // Taldekako mendi maratoia egingo dute Ordizian datorren ekainaren 22an eta izen -ematea zabalik dago. Bi ibilbide daude aukeran. Ibilbide luzeak 40 kilometro ditu eta Larraiztik abiatu eta San Migelera joan-etorria egin beharko da. Laburrak 20 ditu eta Larraiztik Igaratzara joan-etorria egin beharko da. Izen-emateak www.kronoak.com webgunean egin ahalko dira.













