Altzagaraten erromeria egingo dute igandean
ALTZAGA // Igande honetan, ekainaren 2arekin, erromeria egingo dute Altzagaraten. 12:30ean meza egingo dute, eta ondoren toka txapelketa. Bazkaria izango da gero, jatetxean. Egunean zehar, Izer eta Alabier trikitilariak eta Andoni Egaña eta Aitor Sarriegi bertsolariak ariko dira. 18:30ean, Iñaki Azurmendi eta Xabier Dorronsoro aizkolariek saioa egingo dute.












