Elkarretaratzea deitu du Agijupens elkarteak Ordizian
ORDIZIA // Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsidunen Elkarteak deituta, elkarretaratzea egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian, datorren astelehenean, irailak 30, 11:30ean. Astelehena, gainera, adineko pertsonen nazioarteko eguna ere bada, eta pentsiodunek egun hori baliatuko dute Ordiziako Plazan haien eskubidden aldeko aldarrikapena egiteko.













