Izagirre anaiek postu onak lortu dituzte munduko txapelketan
ORMAIZTEGI // Yorkshiren (Erresuma Batuan) herenegun jokatu zen Munduko Txirrindularitza Txapelketa bukatu zuten txirrindulari apurren artean bi goierritar daude, Gorka eta Ion Izagirre anaiak. 197 ziklista abiatu ziren, eta 46k soilik osatu zuten ibilbide osoa. Gorka 9. sailkatu zen, Mads Pedersen daniarrarengandik 1:10-era, eta Ion 16. postuan sartu zen, 1:14ra.













