Enirio-Aralarko aholku batzordea bilduko da gaur
Gaurkoa batzordearen lehen bilera da. Herritar guztientzat irekia izango da. EH Bilduk Aralarko Larreen Antolaketa Plana aurkeztuko du batzarrean
Enirio-Aralar Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak aholku-batzordea eratzea erabaki zuen uztailaren 29ko bileran. Mankomunitatearen baitan landuko diren gaien inguruan aholkurako eta eztabai- darako organo bezala eratu zuen, Mankomunitateko kudeaketa burutu, izapidetu eta onartzeko prozedurei dagokionez kontzertazio sozialerako funtzioak betetzeko. Partaidetza batzordearen lehen bilera gaur egingo dute, 18:30ean Ordiziako udaletxeko areto nagusian.
Batzarrean, EH Bilduk Aralarko Larreen Antolaketa Plana aurkeztuko du. Gainera, gaur-gaurkoz indarrean dagoen larre eta txabolen ordenantzan aldaketak proposatuko dituzte. Ordenantzak betetzen ez dituzten abeltzanei emandako baimenen inguruan ere hitz egingo dute, baita aurtengo inbertsioen egoeraren eta egiteke dauden lanen inguruan ere, besteak beste.













