Zeramika tailerrean izena emateko epea zabaldu dute
ORDIZIA // Helduentzako zeramika tailerra antolatu dute Ordizian eta izena emateko epea zabalik dago. Barrenan izango da ikastaroa astearteetan eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era. Interesa dutenek, izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko bi aukera dituzte: Barrenako bulegoen galdetu edo 943 80 56 30 telefonora deituta.













