Txapeldunen txapelduna, Lekarozkoa
Ordiziako Euskal Jaietako Gazta Txapelketako azken hamar urteetako irabazleak lehiatu ziren atzo Ordizia Txapeldun gazta txapelketan eta Julen Arburuaren Infernuko Gasna izan zen irabazlea. Urrezko gazta eraman zuen Lekaroz aldera. Kortariakoak, lehen saria eramateaz gain hirugarren egin zuen, bi gazta aurkeztu baitzituen. Bigarren, Ordiziako Joseba Insausti izan zen.













