Auzo ludoteka antolatu du Hitzarok San Joanen, biharko
ORDIZIA // Auzo ludoteka antolatu du Hitzaro Elkarteak Ordiziako San Joan auzoan. Bihar, ostirala egingo dute, 17:00etatik 19:00etara bitarte. Txikienei zuzendutako ekimena da. Mahai jolasak eta bestelako hainbat jolasetan arituko dira. Doako ekintza da eta herritar guztiak gonbidatuta daude.













