Ludopatia hizpide izango dute gaur Ordiziako Barrenan
ORDIZIA // Ausazko jokorik gabeko eguna da gaur. Horren harira, Ekintza Bibe Gipuzkoako ludopatia eta mendetasun psikologikoen errehabilitazio elkarteak aurkezpen hitzaldia egingo du, ludopatiaren inguruan gizarteak kontzientzia har dezan. Ordiziako Barrena Kultur Etxean, izango da, 19:00etan.













