Euskara sustatzeko ekintza plana diseinatzeko bilerak
EUSKARA //Euskara sustatzeko ekintza plan berria diseinatzeko lan taldeen bilerak egingo dituzte hurrengo asteetan. Azaroaren 5ean, asteartea, 14:15ean lan mundua lan taldea elkartuko da eta 18:00etan kultura eta aisialdia. Azaroaren 6an, asteazkena, 10:30ean hezkuntza eta irakaskuntza lan taldea eta 18:00etan kirola. Parte hartzea baieztatzea komeni da 943 80 56 22ra deituta edo esep@ordizia.eus epostara idatzita. Bilerak Barrenan izango dira.













