Taldeko lan onaren emaitza izan da saria
Zarauzko Isidoro Unzuetaren oroimenezko Eskolarteko Kross Txapelketan, taldekako proban bikain aritu ziren Ordiziako Txindoki Atletismo Eskolako gazteak. Sailkapen nagusian lehen postua lortu zuten eta podiumeko maila gorenera igo ziren. Hori bakarrik ez, banaka ere lan oso txukuna egin zuten Txindokiko atleta gazteek eta sailkapen oso onak lortu dituzte.













