Asteburu pasa eta kortesiazko autoa Alfonso Oriarentzat
ORDIZIA // Herrian erosteak saria du eta oraingoan bi lagunentzako asteburu bat irabazi du Alfonso Oria Larrion ordiziarrak, eta, gainera, kortesiazko kotxea izango dute, Jeep Renegade bat. Carza Gipuzkoa taldeak eta Ordizian merkataritza elkarteak lankidetzan antolatutako kanpainaren barruan jaso zuten saria atzo, Ordiziako Plaza Nagusian.













