Goierriko odolkiak izan dira irabazle Tolosan
Goierrin egindako odolkiak sailkatu dira lehen bi postuetan Tolosako Babarrunaren Festaren barruan San Blas elkarteak antolatu duen 27. Odolki Lehiaketan. Sari nagusia Ordiziako Mujika Odolkiak enpresak irabazi du. Bigarren saria, berriz, Beasaingo Olano harategiak. Iaz, Ezkioko Jesus Mari Deba Hestebeteak enpresak irabazi zuen Tolosako txapelketako sari nagusia.













