Ataunen gaur hasiko da oroimen historiko zikloa, hitzaldiarekin
ATAUN // Iragana gogora ekartzen 8. egitarauak memoria historikoa eta harekin loturiko gaiak jorratuko ditu, gaurtik abenduaren 12ra, Ataunen. Lehen ekitaldia Errotarriak. Ataun, kontrabandisten historia ehotzen hitzaldia izango da. Barandiaran museoan gaur 19:00etan garatuko dute gaia Murkondo eta Biboletak elkarteetako ordezkariek.












