Abian da Ordiziako 103. Klasikoa
Ohi bezala, goizaldera arte parrandan zebiltzan gazteen oihupean egin da txirrindularien aurkezpena Joxe Migel Barandiaran plazan. 127 ziklista abiatu dira.
Ordiziako 103. Klasikoaren irteera, Gudarien Etorbidean.Iñaki Gurrutxaga Hemeretzi talde, eta 127 txirrindulari. Ordiziako 103. Klasikoa 10:00etan abiatu da Gudarien etorbidetik, eta bost itzuli egin beharko dizkiote zirkuitu berari, Abaltzisketako eta Gaintzako gainak igoz. Helmuga 13:30ak alderako izatea espero dute antolatzaileek.
08:45ean hasi da txirrindularien aurkezpena Joxe Migel Barandiaran plazan, eta ohi bezala, gaupasa eginda zebiltzan gazteek bestelako giroa jarri diote ekitaldiari. Bi dantzari ohorezko agurra dantza eta agintari eta antolatzaileek xingola moztuta abiatu da proba.
Irteera lerroan egon da iazko irabazle Igor Arrieta nafarra, baita hiru goierritar ere: Xabier Berasategi olaberritarra, Nicolas Alustiza zumarragarra eta Alex Diez urretxuarra.
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Iñaki Gurrutxaga













