Goenagaren 'La trinchera infinita' Goya sarietara
ORDIZIA // Moriarti ekoiztetxearen La trinchera infinita filma albiste izan da aste honetan. Izan ere Goya sarietarako 15 izendapen lortu dituela jakinarazi dute, tartean filmik onenari dagokiona. Film horretan, Jose Mari Goenaga zinema zuzendari ordiziarrak lan egin du, Aitor Arregi eta Jon Garañorekin batera. Urtarrilaren 25ean Malagan banatuko dira Goya sariak.












