Euskal Herriko Txistor Lehiaketa egingo dute 22.nez, Ordizian
Euskal Herriko XXII. Txistor -Lehiaketa jokatuko da Ordizian, abenduaren 18an, asteazkena, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak, udalarekin batera eta txerri-harakin eta harakin gremioaren laguntzarekin antolatuta. Udaletxeko arkupetan izango da, 10:30etik aurrera. Helburua, Santo Tomas jaiaren atarian, kontsumitzaileen arreta bertako ohiko produktuetara bideratzea da. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da.
Aurten, 50 parte hartzaileen muga gainditu dute, gehienak Gipuzkoakoak dira, baina badira nafar batzuk , arabar bat eta bi bizkaitar ere bai.
Kontuan hartzekoak
Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratuko diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatuko diote, baita haragiaren txikitzeari ere, eta azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartuko dituzte kontutan












