Matrikulazio bilera informatiboak datorren astean
HEZKUNTZA // Matrikulazio egunak laster dira eta Ordiziako ikastetxeek badituzte informazio bileren eta ate irekien egunak zehaztuta. Urdaneta ikastetxeak asteartean, hilak 28, egingo du, 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Oianguren institutuan, ostiralean, hilak 31, egingo dute ate irekien eguna, 16:00etatik 19:30era. Azkenik, Jakintza ikastolako bilera, asteazkenean, hilak 29, egingo dute. 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Ate irekien eguna berriz, larunbatean, otsailak 1, 11:00etatik 13:00etara da. Haur Hezkuntzako eraikinean izango da.












