Iñaki Zubizarretak bullying-a izango du hizpide, astelehenean
ORDIZIA // Hitzaldia antolatu du Ordizia Saskibaloi Taldeak, 50. urteurrenaren ospakizunen baitan. Iñaki Zubizarreta izango da hizlaria eta bullying-a izango du hizpide. Bi txanda izango dira, 10:30ean eta 14:30ean. Jakintza, Urdaneta eta Oianguren ikastetxeetako ikasleei eta irakasleei dago zuzenduta, baina lehenengo txanda, edonorentzat irekia izango da.












