Herri konposta, herri baratzetakoentzat
LAZKAO // Lazkaoko Madalenako errotonda ondoan dagoen konpostagailu komunitarioak eman du ondorioa. Lehengo larunbatean atera zuten lur beltza, herritarrek etxeko jaki eta barazki hondarrak bertara botaz hilabetetan ondu ondoren. Herri baratzeetako erabiltzaileei eman diete ontzikada bat konpost; bai gustura hartu ere.












