Maite Frankok helduentzat kontatuko du ipuina
LAZKAO // Normalean ipuin kontakizunak haurrentzat egiten baditu ere, gaur helduentzat zuzenduko du Maite Franko kontalari irundarrak saioa. Gauean esnatzen delako ipuina kontatuko du, Lazkaoko udal liburutegian, 18:30ean. Beste behin ere egin izan da larrientzat kontaketa Lazkaon.












