Hirugarren sektorea indartzeko laguntzak atera ditu Lazkaok
LAZKAO // Lazkaoko Udalak merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntza lerroa atera du. 2020an zehar negozio berria irekitzeagatik 400 euroko laguntza finkoa emango du. Lokalak egokitzeagatik, berriz, gastuaren %15era artekoa, gehienez 1.250 euro. Iaztik igo egin ditu. Eskaera udaletxean aurkeztu behar da, urte guztian.