Kostaldera irteera egingo dute mendizaleek
ORDIZIA // Mendi irteera antolatu dute Ordiziako Mendizaleek iganderako. Oraingoan, Gipuzkoako Birako hirugarren etapa egingo dute. Kosta aldeko ibilbide polit bat egitea da dakarten proposamena: Elorriaga, Sakoneta, Deba eta Mutriku. Ordiziako tren geltokian gelditu dira 07:30ean.












