Mila-mila esker guztioi!
Lazkao Txiki Musika Eskola ere egoera berrira egokitzen saiatu da Covid19 birusa dela eta. Lan handia suposatu dio eta suposatzen dio egunerokotasuna normaltasunez eramatea baina bere bazkideei esker, gauzak askoz ere arinago eramaten dira.
Lazkao Txiki Musika Eskolak eskerrak eman nahi dizkie bere bezero guztiei eta euren familiei egunero erakusten duten jarreragatik. (…). Zaila da ordea egoera horretan hezitzaile gisa indartsu eta ilusioz aurrera egitea, baina bazkideengandik jasotzen duten berotasunari esker motibazio handiz ari dira. Izugarrizko indarra eta energia transmititzen diete bezeroek eguneko jardunean jarraitzeko lanean.
Argi dago irakasle lan-taldeak esfortzu berezia egiten ari dela egunerokotasun hau ahalik eta txukunen ateratzeko. Oso ondo ari dira lanean, baina aldi berean, beraietako bakoitzaren energia iturria bere ikaslea denez, irakasle bakoitzak eskerrak eman nahi dizkie bere ikasleei bidaltzen dizkieten mezu, bideo, dei,… horiek motibazio iturri baitira lanean gogoz jarraitzeko. Mila-mila esker bezero guztioi duzuen inplikazioarengatik. (…) Eta mila-mila esker baita ere irakasle lantaldeari zuen inplikazio eta lanarengatik.
Dakizuenez, aurten lehen aldiz Lazkaok badu Musika Banda. Etxean geratzea ez da banda arazo izan, elkarrekin musika egiteko aukera bilatu dute eta. Lotura honetan duzue adibidea: https://youtu.be/goB6fcM7gsc












