Kiroldegiko ikastaro eskaintza telematikoa emango du Lazkaok
LAZKAO // Barandiaran kiroldegiko kirol ikastaroak urrutitik gidatzeko zerbitzua jartzekotan da Lazkaoko Udala. Ikastaroetan izena emanda dauden erabiltzaileekin taldeak sortuko dituzte monitoreek, WhatsAppen. Taldeak martxan daude dagoeneko, baina sar daiteke taldeetan. Kirol jarduerak edo ariketak etxean bertan egiten ahalegintzearen garrantzia aipatu dute.












