Beasainen astearteko azoka egingo dute gaurtik aurrera
BEASAIN // Loinazko San Martin plazan, goian eta behean, 08:30etik 12:30era egingo da gaur azoka Beasainen; 15 elikagai postu jarriko dituzte. Azokaren gune bakoitzean sarrera-irteera bat izango da eta aldian aldiko 15 pertsona sartu ahal izango dira. Horretaz gain hidrogel desinfektatzaileaz garbituko dituzte eskuak. 65 urtetik gorakoei erosketak azokan ez egitea gomendatzen zaie, arrisku taldea direlako.












