Euskararen erabilpena sustatzeko hainbat neurri abiarazi dira
Euskararen erabilpena sustatzeko asmoarekin, Ordiziako Udalak herriko establezimenduei hainbat baliabide eta diru laguntza eskaintzen dizkie. Batetik, hizkuntza aholkularitza zerbitzua jarriko du martxan. Gainera, kartelak bezalako hainbat material luzatuko zaizkie. Horretaz gain, diru laguntzak ere bideratuko dituzte errotuluetarako, irudi korporatiboetarako eta webguneetarako. Helburua, testuak euskaraz agertzea da. Euskara ikasteko ere izango dira laguntzak.
Informazio gehiago: euskara@ordizia.eus , esep@ordi-zia.eus eta 688 757 540 telefono zenbakira Whatsapp bidez.












