Ataun Irratia Arrosa federazioan sartu da, edukiak banatzeko
ATAUN // Ataun Irratia Euskal Herriko irrati txiki eta libreen Arrosa sareko kide egin da. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 24. irratia da Ataungoa, federazio horretan. Arrosako irratientzat emititzen diren zenbait saio eta eduki Ataun Irratiak eman ahalko ditu aurrerantzean, eta bere ekarpenak ere egingo ditu.












