Idiazabal Gaztaren Kofradiak webgunea estreinatu du
ORDIZIA // Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak webgune berria estreinatu du aste honetan bertan. Hemendik aurrera beraz, bertan zabalduko dituzte albiste eta nobedade izango direnak. Sei hizkuntza desberdinetan dago, ahal den irisgarritasun handiena izan dezan. Albiste eta nobedadeez gain, kofradiaren historia eta urteko ekitaldi garrantzitsuenen informazioa dago.












