Asteleheneroko deia egin dute Goierriko Pentsiodunek
ORDIZIA // Goierriko Pentsiodunek mobilizazioekin darraite, eta datorren uztailaren 6an, astelehena, Ordiziako Plaza Nagusian elkarretaratzea egingo dute. Herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Pentsio duinen aldeko aldarria kalera atera nahian, astelehenero egiten dituzte elkarretaratzeak, Goierri garaian, Urretxu-Zumarragan, eta Goierri behean, herriak txandakatuz. 11:00etan elkartuko dira Plazan.












