LAPKE elkarteak pilotarako izen ematea zabaldu du
LAZKAO // Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkarteak 2020-2021 denboraldirako izen-emate epea ireki du. 2013an eta lehenago jaiotako neskek nahiz mutilek dute aukera. Izena orduguztietan.eu webgunean eman liteke (677 668 593). Federatuen entrenamenduak (2009 eta aurrekoak) irailean hasiko dira, eta pilota eskolakoen saioak (2010-2013 artekoak) urrian.












