Bihar Santiago eguna dela eta, azoka gaur goizean egingo da
EKONOMIA // Bihar Santiago eguna denez, Zumarragako azoka gaur egingo dute. Azken hilabeteetan bezala, azoka hiru gunetan banatuta egongo da: Euskadi plaza (bertako ekoizleak), Zelai Arizti pilotalekua (gainontzeko elikagaiak) eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioa (arropa, oinetakoak, etxerako tresneria…).












