Arcellor Mittaleko langileak protestara itzuli dira
OLABERRIA // Arcellor Mittaleko langileek mobilizazioei berrekingo diete datorren astelehenetik aurrera. Lan baldintzak hobetzeko eskatzen dute, baina zuzendaritzak entzungor egiten dietela kexu dira. Presio egiteko astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan, txanda bakoitzeko azken orduan, lanuzteak egingo dituzte. Porteriako eraikinaren aurrean bilduko dira elkarretaratzean.













