Merkataritzako kanpainak 90.000 euroren eragina du
LAZKAO // Koronabirusaren itxialdiak kalteturiko Lazkaoko merkataritza indartzeko udalak ekainean hasi zuen Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? kanpainak 90.000 euroko eragin ekonomikoa utzi du. 3.000 bonu erosi zituzten 400 bat herritarrek, 30na eurokoak (udalak 10 finantzatuta), eta 61 saltokitan gastatu ahal izan zituzten. Bonuen %81 itxita egon ziren dendetan erabili dira.













