Arerian larunbatean hasiko da zinema emanaldien sasoia
LAZKAO // Asteburu honetan hasiko dira Lazkaoko Arerian asteroko ohiko zinema emankizunak. Higiene eta segurtasun neurriak bete beharko dira, eta ezingo da ezer jan. Emanaldien artean garbitu eta desinfektatu egingo dute aretoa. Sarrerak Internet bidez erostea gomendatu du udalak. Sarreren prezioak lehengoak dira. Saioak larunbatean (17:00, 19:30 eta 22:15), igandean (17:00, 19:30) eta astelehenean (21:30, ikuslearen eguna) dira. Asteburuan Padre no hay mas que uno 2 emango dute.













