Imanol Rego izango da Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi berria
Irizar e-mobilityk zuzendari nagusi berria izango du aurrerantzean. Imanol Rego ingeniariak hartuko du zuzendari nagusiaren kargua, Irizar e-mobilityk hedabideetara bidalitako ohar batean azaldu duenaren arabera. Rego Goi ingeniaria da eta MBA bat dauka, hau da, enpresen administraziorako masterra.
Esperientzia zabala du Regok: Schneider Electric-en aritu da Irizarrek kontratatu aurretik. Hector Olabegogeaskoetxea ordezkatuko du horrela zuzendari nagusiaren karguan.
Olabegogeaskoetxea Irizar taldera itzuliko da eta Irizar e-mobilityn erantzukizun exekutiboak izango ditu. Oharrean adierazi dute «arrakasta profesional handienak» opa dizkiola enpresak zuzendari berriari: «Aurrekoak hasitako hazkunde-bidearekin jarraitzea espero dugu».












