Irailean Ordizian egin zen Gazta Txapelketako irabazlearen gazta da Goierriko Hitzak harpidedunen artean zozkatutakoa.
Ordiziako egoitzaren irekiera atzeratu ostean, ostegunarekin batera irekiko dutela jakinarazi du ELAk. Irekieraren aurrean salatu dute, "ez Kabiak, ez Eulenek kontingentzia planik langileekin adostu eta informaziorik partekatu ez izana".
Aurreneko bi postuak Bizkaiko gaztandegiarentzat izan dira, eta hirugarrena Lekarozko Kortariarentzat. Gaur banatu dituzte sariak.
Azken egunetako goranzko joera ez da baretu. Ordizian, Zaldibian eta Beasainen gorantz jarraitzen du kasu kopuruak. Zegaman, Zumarragan, Urretxun eta Legorretan ere badira positibo berriak.
Igor Rezola beasaindarrak zazpi artistaren lanak kudeatu ditu lau ardatz dituen proiektua garatzeko. Rapa, artea eta irratia uztartu nahi izan ditu. Arrasateko Kulturaten dago ikusgai, hilaren 24ra arte
Zaborrarena da salbuespena, %3,6 igoko baita, hiru urtean urtero. Elektrikari eta kirol zerbitzuak esleitu ditu. Bide berritze, kale argi aldatze eta mantentze lanei astindua eman die uda partean
Urtarrilean hasi ziren, baina COVID-19a dela eta itxi eta irailean ireki dute berriro. 3 haur eta 2 hezitzaile daude. Herri eskola dagoenez, 2-3 urtekoentzako zerbitzurik ez dago
Erlezaintzari buruzko 'Honeyland' pelikula emango dute bihar. Emanaldian Epeldek eta Otegik parte hartuko dute. Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da, 20:30ean
Hamasei urteko ibilbidean 3.500 zenbaki argitaratu ditu Goierriko euskarazko egunkariak.
Martxoko jaialdia bertan behera geratu arren, ekitaldiekin jarraituko dute Seguran. Hilean behin antolatuko dute ekintza bat, igandeko bertso saioarekin hasita
'El universo desde la cueva' hitzaldia egingo du Ordizian bizi den ingeniari olaberritarrak. Barrena Kultur Etxean izango da, aforoa mugatuarekin eta segurtasun neurri guztiekin
Eneritz Furyak eta Martti Makkela ariko dira ostiralean Oargin. Edukiera mugatu egin dute eta sarrerak salgai daude.
Urbeltz pilotalekuak txapelketako bi partida hartuko ditu bihar, promesa eta senior mailakoak. Legazpiko Gazteak kirol elkarte antolatzaileak neurri zorrotzak hartu ditu pilotazaleek "ikuskizunaz segurtasun osoz" goza dezaten.
Goñiren omenezko txapelketako finala jokatuko du Ruiz de Larramendik ostiralean. Oskoz nafarra izango du aurkari, Beloki pilotalekuan.
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatuta, 'Euskararen haitza gorri: norabiderako gogoetak' saioa egingo du gaur, Barrena kultur etxean.
Oinezkoentzako espaloia eta pasabidea egiten ari dira Aizpurutxon. 24 metroko egurrezko pasabidea gauez kokatuko dute, galtzada osoa hartuko duen garabi batekin.