Ane Martin ordiziarrak jaso du Larrea gaztandegiko gazta
Irailean Ordizian egin zen Gazta Txapelketako irabazlearen gazta da Goierriko Hitzak harpidedunen artean zozkatutakoa.
Irailean Ordizian egin zen Gazta Txapelketan irabazle izan zen Larrea gaztandegiko gazta bat zozkatu du Goierriko Hitzak harpidedunen txokoan. Saria Ordizian geratu da, Ane Martin Amundarain izan delarik zozketaren irabazlea. Gaur jaso du gazta, Larrea gaztandegikoen eskutik, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako ordezkarien laguntzarekin.