Asteburu luzeak 154 kasu gehiago utzi ditu Goierrin
Azken hilabeteetako igoerarik handiena izan da egunotan, koronabirus kasuei dagokionean. Beasainen eta Ordizian agerraldi handiak izan dira, eta Zegaman ere gora egin du kasu kopuruak asteburuan.
Koronabirus kasu berrien kopuruak igoera handia izan du asteburu luzean. Osasun Sailak gaur berritu ditu azken lau egunetako herrikako datuak, eta 154 kasu gehiago zenbatu dituzte Goierrin. Aipatzekoa da Beasainen eta Ordizian izandako kasu berrien igoera, 48 eta 32 zenbatu baitituzte, hurrenez hurren. Zegaman ere gora egin dute datuek, ostiraleko 17 positiboei beste 19 gehitu baitzaizkie azken lau egunetan.
Gainontzeko herrietan ere agertu dira kasu gehiago; aipagarrienak Legazpi (10), Lazkao (9), Zumarraga (9) eta Zaldibia (8) izan dira, baina Seguran (5), Legorretan (4), Urretxun (3), Idiazabalen (2), Araman (1), Ataunen (1), Itsasondon (1), Gaintzan (1) eta Olaberrian (1) ere badira.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.174 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Ostirala | Larunbata | Igandea | Astelehena | Denera: | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
Arama | 0 | 0 | 1 | 0 | 6 (+1) |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 1 | 8 (+1) |
Beasain | 9 | 9 | 2 | 28 | 218 (+48) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 0 | 8 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 0 | 5 |
Gaintza | 0 | 0 | 1 | 0 | 3 (+1) |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 2 | 13 (+2) |
Itsasondo | 0 | 0 | 1 | 0 | 15 (+1) |
Lazkao | 6 | 0 | 0 | 3 | 68 (+9) |
Legazpi | 5 | 3 | 0 | 2 | 105 (+10) |
Legorreta | 0 | 2 | 1 | 1 | 39 (+4) |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 0 | 5 |
Olaberria | 0 | 0 | 1 | 0 | 4 (+1) |
Ordizia | 11 | 4 | 3 | 14 | 284 (+32) |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 0 | 14 |
Segura | 2 | 2 | 0 | 1 | 16 (+5) |
Urretxu | 0 | 0 | 0 | 3 | 95 (+3) |
Zaldibia | 2 | 2 | 1 | 3 | 21 (+8) |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
Zegama | 10 | 3 | 4 | 2 | 59 (+19) |
Zumarraga | 6 | 1 | 0 | 2 | 186 (+9) |
GOIERRI | 51 | 26 | 15 | 62 | 1.174 (+154) |